ARTEFAKTOA
Aurten, modulu arteko lanean artefakto bat egitea proposatu ziguten. Hasiera batean ez genekien nondik hasi, baina azkenean modak gizartean duen eraginaren inguruan lan egitea erabaki genuen.
Baina zer egin horretarako? Gai hau lantzeko aukera polita iruditu zitzaigun argazki sekuentzia baten bidez bideo motz bat sortzea. Bertan, protagonista manikia izango zen eta bere itxura fisikoa eraldatzen zijoan era berean, inguruko gizarteak ere berekiko jarrera aldatuko zuen.
Bideoa motza geratu bada ere, aipatzekoa izan da horrek duen lana. Izan ere, argazki mordoa atera behar izan ditugu 2 minutuko bideo bat sortzeko. Horretaz aparte, argazki denei zenbait efektu eman behar izan diegu manikiak protagonismoa izan zezan. Gainera, atzealdean ikusten den kolaxa ere geuk egin genuen eta maskarak ere guk margotu genituen. Bestalde, aipatzekoa iruditzen zait musika sartzeak esaktu duen esfortzua ere. Izan ere, sentimendu bakoitzerako musika bat topatzen ahalegindu gara, eta ez da errexa izan irudiak eta soinua batzea. Bestalde, erdialdean entzuten diren marakak ere geuk sortu eta jo ditugu.
Bideoan azaltzen garen taldekideek berriz, gizartea irudikatzea genuen helburu. Honela, manikiaren itxura fisikoaren ondorioz, era batera edo bestera jokatzen genuen. Honen helburua honakoa zen: gizarteak zenbait balio inposatu gura duela, eta horren arabaera jarduten dutela pertsona askoren ekintzek. Horretarako Judith Rodin-en esandi hau aukeratu genuen: "Nuestros cuerpos se han convertido en la nueva moneda. La apariencia, el buen aspecto y la aptitud física son ahora la medida de nuestro valor social "
Bideoaren beste mezu bat ere honakoa zen: modak emakumeengan eragin handiagoa duela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina