PORTFOLIOA
EPA!
Ni Mikel Aranguren nauzue eta Antiguoko auzokide naiz. Horretaz gain, magisteritza eskolan 2.mailan nago. Partekatzeko asmoa dudan portfolio honen bidez, IKT ikasgaian egin duguna azalduko dut.
Ikasgaiarekin hasteko, irakasleak IKTen inguruan gordetzen genituen haurtzaroko bizipenak azaltzeko eskatu zigun, eta horretarako lan bat planteatu zigun. Ondoren, irakasleak Capzels programa erabiltzeko eskatu zigun. Bere helburua, programa horrekin nire denbora lerroa sortzea zen. Geroxeago, teknologiarekin segiz, generoa eta teknologia lotzeko eskatu zigun, honen inguruan beste sarrera bat egin genuelarik. Ikt-en inguruan taldeko eztabaida ere izan genuen.
Hau burututa, teknologia munduan zeozer barneratzen hasi ginen. Horrela, bada, irakasleak Ple-aren inguruko bideo bat ipini zigun, non Jordi Adell agertzen zen hizketan. Gero, nire plea sortu nuen, Symbaloo programa erabilz: nire ple-a . Gero taldekideak elkartu ginen eta taldeko ple-a sortu genuen. Ikt-en inguruan taldeko eztabaida ere izan genuen.
Horretaz gain, aipatu nahiko nituzke izan ditugun saio teorikoak ere. Batetik, Iñaki Pagola izan genuen, Adunako eskolan IKT-en erabilera nolakoa den adierazteko. Baina honen aurretik, Amara Berriko Amando etorri zitzaigun. Bestalde, Urriaren 6an Aingeru, zu etorri zinen eta saio teoriko bat eskeini zeniguzun, hainbat gai jorratuz. (Urriaren 6ko saioa).
Ikasgai honetako azken saioak, praktika aurrekoak, praktiketan burutzeko tailer bat planifikatzen pasa genituen. Nik ez nuen nire eskolan burutzeko aukerarik izan, baina hausnarketa burutu nuen: IKT tailerraren hausnarketa .
Praktikaldia martxan zegoen bitartean, aipagarria irudtitzen zitzaidana idazten joan nitzen, lehen egunetan; ondorene z baitzitzaidan ezer esanguratsua iruditu: praktikaldia 1. zatia eta praktikaldia 2. zatia .
Jarraian beste bi lanetan hitzegin nahiko nuke: batetik, nire bizitzako 10 argazki igo behar izan genituen. Bestetik, artengo lan modularrarekin amaitu zen abenduena gure IKT tailerra, baita beste ikasgaiak ere: Artefaktoa .
Ikasgaiaren konklusio gisara esan nahi nuke, IKTen erabilera oso baliagarria izan daitekeela hezkuntzaren arloan, baina kontuz erabili ezkero. Izan ere, ezin dugu ukatu hauen prakikak ere hainbat arrisku badituela. Beraz, hauen berri eman behar genieke ikasleei.
Azkenik nire taldekideak honakoak izan direla esan nahi dut: saioa altzaga, Ane Aldasoro, Leire Albas eta Uxue Albas.
Kaixo Mikel:
ErantzunEzabatuZer jaso eta idatzi gure blogetan? Hau oso inportantea izango da zuen blogak ebaluatzerakoan
Hemen duzue laburki gutxienezko elementuak bikain egiteko zuen blogak:
· Taldekideen blogaren helbideak
· Beste helbideak: e-Portafolio blogaren helbideak ( adibidez)
· Etiketak ( derrigorrezkoa, oso inportantea direlako)
· Paginas/orriak portfolioarekin: laburpen bat kontatuz zer egin den eta estekak erabiliz eman kontatzen duzun ebidentziak
SAIO PRAKTIKOEI DAGOZKIENA
Sarrerak:
1. Lehengo asteko egindako lanari buruz ( Daniel Losadarekin landutakoa)
2. Oroimen autobiografikoak
3. Genero eta teknologia
4. Denbora Lerroa ( Capzles edo beste baliabide erabiliz)
5. Bakarkako PLEa ( Symbaloo erabiliz)
6. Taldeko PLEa ( Symbaloo erabiliz)
7. Mapa kontzeptuala (eta MOVENOTE)
SAIO TEORIKOEI DAGOZKIENA:
Sarrerak:
· Amara Berriko ( Amando Paviaren hitzaldia)
· Adunako Eskola ( Iñaki Pagolaren hitzaldia)
· Argazki-elkarrizketa
Gutxi falta zaizu, animo
joxemi