Orri-ikustaldiak guztira
2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea
2015(e)ko irailaren 28(a), astelehena
2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala
IKT-RI BURUZKO TALDE HAUSNARKETA
IKT-ren inguruko bigarren eta azken saiakera
Hausnarketarako lehen saiakera
IKT-ari loturiko bideo hauen kontzeptu mapa:

HITZALDIA: Amara Berriko IKT-ko sistema: hedabideak.
Hitzaldia Amandoren azalpen batekin hasi zen. Azalpen honek, ondoren esango emangozigun hitzaldia ondo ulertzea zuen xede. Bere hitzek ziotenaren arabera, eskola honetan umeek beste era batera egiten dute lan: gela txokotan antolatua aurki dezakegu, eta haurrak(taldetan bantuak egoten direnak) txokoetara joaten dira beren eguneroko egin beharrak burutzera. Dena den, aipagarria da haur taldehauek badutela ez ohiko berezitasun bat.Izan ere, talde hauek ez dira zikloka egiten, ziklo ez-berdinetako umeak nahasturik egiten dira taldeak. Era honetara, ume gazteek, zaharrengandik ikas dezakete, eta helduek autonomia txiki bat eskuratzen dute beren kide gazteagoei lagun duz, honela ardura zer den ikasten duten era berean. Talde lan hauek besterik gabe ez direla ematen ere aitatu beharra dago, izan ere, talde lan bakoitzak badu bere zioa. Honela,haurrak poliki poliki ikasketa prozesuan aurrera egiten dute, elkarlanaren bidetik. Bestalde, lanari ekin aurretik, irakaslearen azalpen teorikoa beharrezkoa dela esan zigun Amandok, honela umeei zer egin behar duten ondo azaltzeko.
Aurreko dena azaldu ostean, hedabieak azaltzeari ekin zion gure hiztunak. Berak esan zuenaren arabera, hedabide hauek umeen kabuz doaz aurrera, beraiek beren nahi eran kudeatzen dituztelarik. Hedabide hauen helburua, eskolan ematen direen gaiei zentzua ematea da, eta era berean gaztetxo hauek IKT-ren mundu handi honetan poliki poliki sartzea. Hedabide hauek egunero daude zabalik, eta bere funtzionamenduaren fruituak eskola guztiarentzako dira. Haurrek binaka egiten dute lan bertan, baita zikloka ere. 2. ziklokoak dira ain zuzen ere irratiz arduratzen direnak, eta prentsa, telebista eta txikiweb-ekoak berriz, 3.ziklokoak. Kate eran funtzionatzen du ekimen honek. Hau da, egun batean ni izango naiz hedabideen funtzionamendua ikasi beharko duena, baina hurrengoan, nik azaldu beharko diet beste kide batzuei nola lan egin.
Honako hauek dira Amara Berrin aurki ditzakegun hedabide desberdinak:
Egunkaria: egunero ale berri bat ateratzen da, eta ume bakoitzari bat ematen zaio etxera eraman dezaten. Egunkariak gai desberdin asko jorratzen ditu: elkarrizketak, txisteak... Bestalde, esan beharra dago, 3.zikloko umeak direla hau idazteaz arduratzen direnak, egunero 4 ikaslek artzen dute hori egiteko zeregina.
Irratia: Egunero emititzen dira 2.zikloko 2 umeen ahotsak amara auzoan barna, gurasoek ere irrati kate hau entzuteko aukera izan dezaten..
Telebista: telebista kate hau, eskolako geletako telebista guztietan egoten da ikusgai; honela bertan parte hartzen ezduten ikasleek ere badute beren kideak ikusteko aukera.Bestan 3. zikloko 4 ikaslek artzen dute parte.
Txikiweba: 2 egunetan gauzatzen da sareko blogg-a berritzeko jarduera. Wewbmasterrak direlakoak 3. zikloko ikasleak izaten dira. Webean gai asko jorratzen dira: eskola ekintzen argazkiak, plastikako lanak...
Guzti honekin ikasleek hainbat onura ikasten dituzte bere buruarentzako: batetik, IKT-ren munduan barneratzen hasten dira, bestetik, beren kabuz lan egiten ikasten dute;eta guzti honetaz gain, taldean lan egiten ere ikasten dute.
TEKNOLOGIA ETA GENEROA
Gai sakona den honekin hasi baino lehen, nire idazlanaren nondik norakoak azaldu gura nituzke. Bertan, teknologiaren arriskuetaz arituko naiz gehien bat. Izan ere, gaur egun, asko dira arriskuak.
Lehenik eta bein, arriskuak orokorrean azalduko ditut, genero bereizketarik egin gabe. Bizi garen gizarte honetan, teknologiarekin hain estu loturik dagoen gizarte honetan, gazteek joera handia dute edozer gauza sarera igotzeko; denen bistan ipintzeko. Igoera horiek zenbait arrisku izan ditzateke. Batetik, edonork ikus ditzake igotako mezu, argazki edo informazio horiek, ondorioz, badakite zer egiten hari zaren uneoro.Bestalde, ondo pentsatu behar da zer igo, igo aurretik.Izan ere, etorkizun batean arazoak ekar diezazkizuke. Adibidez, demagun, mozkorraldi bateko bideo edo argazkiak partetakatzen dituzula ain modan dauden sare sozial horietan. Irudi horiek, sarean geratzen dira betiko, eta egunen batean, baliteke lan elkarrizketa batera joaten zarean, bertako nagusiak edo delakoak zure inguruko informazioa bilatzea eta irudi horiekin topo egitea.Batzuei, ez zaie axolako zuk zer egiten zenuen 18 urterekin, baina beste batzuei bai, eta baliteke irudi horien ondorioz, zure eskaera atzera botatzea.
Bi generoen bereizketarekin asteko, esan beharra dut ez dela berdin mutila edo neska izan; nire ikuspuntutik behintzat. Nire ustez, neskek arrisku gehiago dute interneten mundu honetan. Izan ere, sarean barna lizun ugari ibiltzen da, eta adi ibili behar dira igotzen dituzten argazkiekin. Mutilen kasuan berriz, tentuz ibili behar dute idazten dituzten gauzekin, sarritan, harroagoak izaten direlako eta adierazpen harro horiek zenbait problema ekar diezazkietelako. Bestalde, lehen aipatu dudan informazioa konpartitzearen arriskuarekin lotuz, esan behar dut, neskek joera gehiago dutela uneoro zer egiten duten partekatzeko mutilek baino, hau arriskutsua delarik.
Amaietzeko, esan nahi dut, arrisku orokorretara joaz berriz ere, adi ibili behar dela igotzen dugun datuekin; askotan gure telefono zenbakiak etab. igotzen ditugulako sarera.

2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala
HAURTZAROKO BIZIPENAK:
Gure haurtzaroko garaian nola ikasten genuen idaztea nahiko zail egiten zait, ez bai naiz oso ongi oroitzen; dena den, ahalegin bat egingo dut ahalik eta informazio egoki eta zuzenena emateko.
Oriotzapenekin hasteko, esan beharra dago gure eskolako lehen uneetan ez genuela orain adinako loturarik teknologiarekin. Izan ere, gaur egun, badirudi teknologiarik gabe galduak gaudela eta ez garela gai gure gauzak era txukun eta antolatu batean gorde eta aurkezteko. Lehen ordea, dena txanponaren beste aldean zegoen, galduak sentitzen ginen ordenagailu baten haurrean. Gogoan dut garai artako ordenagailuek ez zutela oraingoen inolako antzik, askoz erea andiagoak ziren, eta askoz ere motelagoak. Bestalde, gogoan dudanez, ez zegoen internetik orduko ordenagailu haietan gure eskola, aurrera sartu zen "sekulako aldaketa" zekarrren interneten ikono eta sarbidea gure ordenagailuetan.
Aparatuak nolakoak ziren azaldu ondoren, garrantzitsua iruditzen zait garai artan teknologiari ematen zitzaion garrantzia aipatzea. Gogora dezakedanez, haur hezkuntzako garaietan ez genituen gehiegi ikutzen ordenagailuak, oso tarteka joaten ginen ordenagailuz urruia zen ordenagailu gela txiki artara. Behar bada, irakasleen formakuntza faltarekin lotua ere egon zitekeen egoera hori. Hala ere, egia da, urteak pasa ahala indarra artzen joan zela eta informatika deituriko gai bat sortu zen, teknologian sartzen hasi ginen.
Bestalde, teknologiaren beste era bat nola iksaten genuen ere izan daiteke. Garai hartan, oroi dezakedanez, liburuen bidez egiten genuen lan. Liburuak irakurri, liburuetatik irakatsi eta ikasi. Garai artan, ez zegoen oraingo arbela digitalik, denak tizaz idazteko arbelak ziren. Batzuetan ez zen oso metodo egokia izaten, izan ere, arbelak zikiñak zeudenean ez zen tutik ere ikustem, horrek gure ulermena zailtzen zuelarik. Horregatik, geroago, arbela digitalak sartzea erabaki zuten, irakasleen lana eta gure ulermena errazte aldera. Dena den, arbela hauen astapenak ez ziren xamurrak izan, izan ere, irakasleek ez zekiten nola erabiltzen zire, eta arbel asko ez zihoazen batere ondo. Hala ere, gerora aurrerapen handi bat izzan dira kloase barruko lanak errazteko.
Haurtzaroko eta lehen hezkuntzako garai haiek atzean utzi eta DBH-n sartu ginean, ordurarteko Jakintza ikastola atzean uzteaz gain, entziklopedien erabilera ere baztertu genuen. Orduan, internet hobekiago dominatzen genuen, eta gai ginen informazioa gure kabuz sarean topatzeko. Era berean, sareko mundu birtualaren txokoak arakatzen hasi ginen eta sare sozialak eta bestelakoak deskubritu genituen, lehena tuenti izan zen, geroztik facebook, tweetter etab. etorri dira. Hauekin batera, interneta mugikorretan sartzeko gai izan ziren, eta smartphone delakoak merkaturatu zituzten teknologia arloan aritzen diren multinazional handiek. Hau, sekulako iraultza izan zen/da, izan ere, badirudi, gaur egun, ez garela ezer gure sakelakoa barik; tristea den arren.

2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)