HITZALDIA: Amara Berriko IKT-ko sistema: hedabideak.
Hitzaldia Amandoren azalpen batekin hasi zen. Azalpen honek, ondoren esango emangozigun hitzaldia ondo ulertzea zuen xede. Bere hitzek ziotenaren arabera, eskola honetan umeek beste era batera egiten dute lan: gela txokotan antolatua aurki dezakegu, eta haurrak(taldetan bantuak egoten direnak) txokoetara joaten dira beren eguneroko egin beharrak burutzera. Dena den, aipagarria da haur taldehauek badutela ez ohiko berezitasun bat.Izan ere, talde hauek ez dira zikloka egiten, ziklo ez-berdinetako umeak nahasturik egiten dira taldeak. Era honetara, ume gazteek, zaharrengandik ikas dezakete, eta helduek autonomia txiki bat eskuratzen dute beren kide gazteagoei lagun duz, honela ardura zer den ikasten duten era berean. Talde lan hauek besterik gabe ez direla ematen ere aitatu beharra dago, izan ere, talde lan bakoitzak badu bere zioa. Honela,haurrak poliki poliki ikasketa prozesuan aurrera egiten dute, elkarlanaren bidetik. Bestalde, lanari ekin aurretik, irakaslearen azalpen teorikoa beharrezkoa dela esan zigun Amandok, honela umeei zer egin behar duten ondo azaltzeko.
Aurreko dena azaldu ostean, hedabieak azaltzeari ekin zion gure hiztunak. Berak esan zuenaren arabera, hedabide hauek umeen kabuz doaz aurrera, beraiek beren nahi eran kudeatzen dituztelarik. Hedabide hauen helburua, eskolan ematen direen gaiei zentzua ematea da, eta era berean gaztetxo hauek IKT-ren mundu handi honetan poliki poliki sartzea. Hedabide hauek egunero daude zabalik, eta bere funtzionamenduaren fruituak eskola guztiarentzako dira. Haurrek binaka egiten dute lan bertan, baita zikloka ere. 2. ziklokoak dira ain zuzen ere irratiz arduratzen direnak, eta prentsa, telebista eta txikiweb-ekoak berriz, 3.ziklokoak. Kate eran funtzionatzen du ekimen honek. Hau da, egun batean ni izango naiz hedabideen funtzionamendua ikasi beharko duena, baina hurrengoan, nik azaldu beharko diet beste kide batzuei nola lan egin.
Honako hauek dira Amara Berrin aurki ditzakegun hedabide desberdinak:
Egunkaria: egunero ale berri bat ateratzen da, eta ume bakoitzari bat ematen zaio etxera eraman dezaten. Egunkariak gai desberdin asko jorratzen ditu: elkarrizketak, txisteak... Bestalde, esan beharra dago, 3.zikloko umeak direla hau idazteaz arduratzen direnak, egunero 4 ikaslek artzen dute hori egiteko zeregina.
Irratia: Egunero emititzen dira 2.zikloko 2 umeen ahotsak amara auzoan barna, gurasoek ere irrati kate hau entzuteko aukera izan dezaten..
Telebista: telebista kate hau, eskolako geletako telebista guztietan egoten da ikusgai; honela bertan parte hartzen ezduten ikasleek ere badute beren kideak ikusteko aukera.Bestan 3. zikloko 4 ikaslek artzen dute parte.
Txikiweba: 2 egunetan gauzatzen da sareko blogg-a berritzeko jarduera. Wewbmasterrak direlakoak 3. zikloko ikasleak izaten dira. Webean gai asko jorratzen dira: eskola ekintzen argazkiak, plastikako lanak...
Guzti honekin ikasleek hainbat onura ikasten dituzte bere buruarentzako: batetik, IKT-ren munduan barneratzen hasten dira, bestetik, beren kabuz lan egiten ikasten dute;eta guzti honetaz gain, taldean lan egiten ere ikasten dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina