Orri-ikustaldiak guztira

2015(e)ko irailaren 25(a), ostirala




TEKNOLOGIA ETA GENEROA


Gai sakona den honekin hasi baino lehen, nire idazlanaren nondik norakoak azaldu gura nituzke. Bertan, teknologiaren arriskuetaz arituko naiz gehien bat. Izan ere, gaur egun, asko dira arriskuak.

Lehenik eta bein, arriskuak orokorrean azalduko ditut, genero bereizketarik egin gabe. Bizi garen gizarte honetan, teknologiarekin hain estu loturik dagoen gizarte honetan, gazteek joera handia dute edozer gauza sarera igotzeko; denen bistan ipintzeko. Igoera horiek zenbait arrisku izan ditzateke. Batetik, edonork ikus ditzake igotako mezu, argazki edo informazio horiek, ondorioz, badakite zer egiten hari zaren uneoro.Bestalde, ondo pentsatu behar da zer igo, igo aurretik.Izan ere, etorkizun batean arazoak ekar diezazkizuke. Adibidez, demagun, mozkorraldi bateko bideo edo argazkiak partetakatzen dituzula ain modan dauden sare sozial horietan. Irudi horiek, sarean geratzen dira betiko, eta egunen batean, baliteke lan elkarrizketa batera joaten zarean, bertako nagusiak edo delakoak zure inguruko informazioa bilatzea eta irudi horiekin topo egitea.Batzuei, ez zaie axolako zuk zer egiten zenuen 18 urterekin, baina beste batzuei bai, eta baliteke irudi horien ondorioz, zure eskaera atzera botatzea.

Bi generoen bereizketarekin asteko, esan beharra dut ez dela berdin mutila edo neska izan; nire ikuspuntutik behintzat. Nire ustez, neskek arrisku gehiago dute interneten mundu honetan. Izan ere, sarean barna lizun ugari ibiltzen da, eta adi ibili behar dira igotzen dituzten argazkiekin. Mutilen kasuan berriz, tentuz ibili behar dute idazten dituzten gauzekin, sarritan, harroagoak izaten direlako eta adierazpen harro horiek zenbait problema ekar diezazkietelako. Bestalde, lehen aipatu dudan informazioa konpartitzearen arriskuarekin lotuz, esan behar dut, neskek joera gehiago dutela uneoro zer egiten duten partekatzeko mutilek baino, hau arriskutsua delarik.

Amaietzeko, esan nahi dut, arrisku orokorretara joaz berriz ere, adi ibili behar dela igotzen dugun datuekin; askotan gure telefono zenbakiak etab. igotzen ditugulako sarera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina