Orri-ikustaldiak guztira

2015(e)ko irailaren 18(a), ostirala

HAURTZAROKO BIZIPENAK:


         Gure haurtzaroko garaian nola ikasten genuen idaztea nahiko zail egiten zait, ez bai naiz oso ongi oroitzen; dena den, ahalegin bat egingo dut ahalik eta informazio egoki eta zuzenena emateko.

            Oriotzapenekin hasteko, esan beharra dago gure eskolako lehen uneetan ez genuela orain adinako loturarik teknologiarekin. Izan ere, gaur egun, badirudi teknologiarik gabe galduak gaudela eta ez garela gai gure gauzak era txukun eta antolatu batean gorde eta aurkezteko. Lehen ordea, dena txanponaren beste aldean zegoen, galduak sentitzen ginen ordenagailu baten haurrean. Gogoan dut garai artako ordenagailuek ez zutela oraingoen inolako antzik, askoz erea andiagoak ziren, eta askoz ere motelagoak. Bestalde, gogoan dudanez, ez zegoen internetik orduko ordenagailu haietan gure eskola, aurrera sartu zen "sekulako aldaketa" zekarrren interneten ikono eta sarbidea gure ordenagailuetan.

             Aparatuak nolakoak ziren azaldu ondoren, garrantzitsua iruditzen zait garai artan teknologiari ematen zitzaion garrantzia aipatzea. Gogora dezakedanez, haur hezkuntzako garaietan ez genituen gehiegi ikutzen ordenagailuak, oso tarteka joaten ginen ordenagailuz urruia zen ordenagailu gela txiki artara. Behar bada, irakasleen formakuntza faltarekin lotua ere egon zitekeen egoera hori. Hala ere, egia da, urteak pasa ahala indarra artzen joan zela eta informatika deituriko gai bat sortu zen, teknologian sartzen hasi ginen.

           Bestalde, teknologiaren beste era bat nola iksaten genuen ere izan daiteke. Garai hartan, oroi dezakedanez, liburuen bidez egiten genuen lan. Liburuak irakurri, liburuetatik irakatsi eta ikasi. Garai artan, ez zegoen oraingo arbela digitalik, denak tizaz idazteko arbelak ziren. Batzuetan ez zen oso metodo egokia izaten, izan ere, arbelak zikiñak zeudenean ez zen tutik ere ikustem, horrek gure ulermena zailtzen zuelarik. Horregatik, geroago, arbela digitalak sartzea erabaki zuten, irakasleen lana eta  gure ulermena errazte aldera. Dena den, arbela hauen astapenak ez ziren xamurrak izan, izan ere, irakasleek ez zekiten nola erabiltzen zire, eta arbel asko ez zihoazen batere ondo. Hala ere, gerora aurrerapen handi bat izzan dira kloase barruko lanak errazteko.

              Haurtzaroko eta lehen hezkuntzako garai haiek atzean utzi eta DBH-n sartu ginean, ordurarteko Jakintza ikastola atzean uzteaz gain, entziklopedien erabilera ere baztertu genuen. Orduan, internet hobekiago dominatzen genuen, eta gai ginen informazioa gure kabuz sarean topatzeko. Era berean, sareko mundu birtualaren txokoak arakatzen hasi ginen eta sare sozialak eta bestelakoak deskubritu genituen, lehena tuenti izan zen, geroztik facebook, tweetter etab. etorri dira. Hauekin batera, interneta mugikorretan sartzeko gai izan ziren, eta smartphone delakoak merkaturatu zituzten teknologia arloan aritzen diren multinazional handiek. Hau, sekulako iraultza izan zen/da, izan ere, badirudi, gaur egun, ez garela ezer gure sakelakoa barik; tristea den arren.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina