PRCTICUM 1- AMARA BERRI
Asteartea, Urriak 13:
Iritsi da praktiketako lehen eguna, hainbeste denborain zain egondako eguna; teorian irakatsi digutenak zerbaitetarako balio duen frogatzeko garaia da. Egun honen zain egon banaiz ere, onartu beharra daukat zertxobait urduri nengoela goizean. Dena den, Ferrerias inguruan dagoen Amara Berriko eraikinera sartzean uxatu dira urduritasun denak.
Eskola honetan, Karlos izeneko zuzendariak ongi etorria egin digu irakasle gelara bideratzen gintuen bitartean. Bertan, Emilio eta bere izenaz akordatzen ez naizen emakume jator bat genituen zain. Bi pertsona hauek Amara Berri sarearen kuadeatzaileak ziren. Momentu honetan, Karlosek praktikalari bakoitza nora joan behar ginen azaldu digu. Ondoren, joan egin da eta bi kudeatzaileek artu dute hitza. Bi orduko hitzaldi luzea izan da eta nire ustez, azpimarragarriak iruditu zaizkit bi detaile. Bata, eskola ez dela metodo bat, sistema bat baizik (hainbat baldintzak eragiten dutelako), eta gizartean eragiten duten faktoreak eskolan islatzen eta egokitzen saiatzen direla.

Arratsaldeko 2:30tan Morlanseko eraikinera joan behar izan dut, hara joatea egokitu baizait. Bertan, lehen zikloko kudeatzaileak Arrate eta bioi arrera egin eta eskola erakutsi digu, baita bertan lan egiteko era azldu ere. Eskolatik eskursio txiki bat egin ostean, bakoitza bere taldeetan barneratu gara. Niri lehen orduan antzerki tailerra egokitu zait. Bertan, haurrek aurkezpen bat egin behar zuten, komunikatzen ikasten joateko intentzioarekin. Aipagarria iruditu zait irakasleak ematen zizkien animoak; baita, era berean ere, hizkuntzaren zuzentasunari ematen zion garratzia ere. Ondoren, talde berarekin hizkuntza lapikoa gaia tokatu zaigu. Bertan, lehen mailakoek hainbat silaba (tartean T eta K letraren erabilera eskatzen zutenak) ahoskatzen edo irakurtzen ikasi dute, baita idazten ere. Bigarren mailakoek ostera, testu bat kopiatu eta beren erara moldatu behar zuten, ondoren, telebistan kontatzeko (testuak txisteak etab. ziren).
Pd: aurrekoa hobeto ulertzeko, esan beharra dago lehen zikloan, LH1 eta LH2 nahasturik daudela. Horrela batzuk besteengandik ikasten dute, eta besteek eredu gisa jokatzen dute. Denentzat da aberasgarri.
Asteazkena, Urriak 14:
Iritsi da, bada, lehen egun konpletoa. Hasi naiz piska bat kokatzen, haurren izenak ikasten etab. Goizean, prentsa izan dugu. Hau, matetematika burutzeko era desberdin bat da. Bertan, papera eta arkatza erabiltzen dute, eta buruketak egiten aritzen dira. Amara Berrin, bada matematika lantzeko beste era bat, auzoa deiturikoa. Bertan, gauza praktikoagoak egiten dituzte, kaleko bizitzarekin lotura dutenak (dendan salerosketak, presupuesto baten kudeaketa...); dena den, oraindik ez dut hau probatzeko betarik izan.
Jolasaldiaren ondoren, taldea bitan banatu da, batetik antzerki saioa izan dute, eta bestetik berriz ere matematika. Zertxo bait ikasi dudala uste dut bi saio hauetan. Izan ere, antzerkia antolatzeko beste era bat ikasi dut. Orain arte, ohitua negoen testu bat buruz ikasi eta publiko baten aurrean antzeztera. Hemen ordea, beste era batera egiten da lan: umeei testua ematen zaie ikas dezaten, baina horretaz gain, klasean CD bat ipintzen zaie benetako antzerkiko ahotsekin. Honela umeek ze ahots jarri behar duten ikasten dute. Baina horretaz gain, zerbait garrantzitsua ikasten dute inkonszienteki: eredu bat dute imitatu beharrekoa. Honela era egoki batean egoera desberdinetan komunikatzen ikasten dute, CD-ko ahotsa imitatuz.
Matematikan berriz, joko eta ariketa desberdinen bitartez, zenbaki berriak ikasi dituzte; orain arte bizi izan ez dudan metodoa da hau. Nik txikitan zenbakiak buruz ikasi behar izaten nituen etxean X egunerako. Hemen ordean, haurrak poliki poliki ikasten joaten dira modu atsegin batean; interesgarria.
Arrastian, hizkuntza lapikoa eta soinketa izan ditugu. Hezkuntza lapikoan, lehen mailakoek L izkia ezagutu dute (nola idazten den, nola ahoskatzen den...). Bigarren mailakoek aldiz, batzuek ipuin bat sortzeari ekin diote, eta beste batzuk testu bat artu eta telebista saioa prestatu dute. Era egokia, batetik sormena lantzeko (ipuinarekin), eta bestetik, testu baten informazioa deskodifikatzeko (telebista saioa prestatuz). Bestalde, goraipagarria iruditu zait irakasleak hizkuntzaren erabilera zuzenari ematen dion garrantzia; haurrak gaizki idazten edo hitz egiten dutenean zuzentzen ditu. Baina ez da jakintsu bat bezela azaltzen, egoki azaltzen dio akatsa umeari, hau gaizki senti ez dadin, eta berriz ere hurrengo batean saia dadin animatuz. Soinketan ez dugu ezagutzen ez nuen ezer egin, betiko joku arruntak. Hala ere, irakaslearen lana txalotzekoa iruditu zait; izan ere, momentu zailak (umeak ixiltzen ez zirelako edo kasu egiten ez zutelako) ondo kudeatu ditu.
Osteguna, Urriak 15:
Luze joan da gaurko eguna, nekea nabari zen amaierarako; beraz, ez naiz ezer asko idazteko gai. Oroitu ere enaiz egiten. Gaur, hiru gai eta bi irasle berri ezagutu ditut. Batetik, ingelesa eta plastia izan ditugu (biak irakasle berarekin, Araceli, eta biak ingelesez). Bestetik, musika izan dugu, Iñaki deitzen den gizon batetik.
Bi metodo ez berdin ezagutu ditut. Pazientzia kudeatzeko bi era desberdin ere izan dira. Hau azaltzen hasi baino lehen, azpimarratu nahi dut, gaur irakasleek egun zaila izan dutela, ikasleak aztoratuak baitzeuden. Has gaitezen bada zer pasa den azaltzen.
Ingeleseko irakasleari lan zaila egokitu zaio, ordu horretan baitzeuden aztoratuen. Umeek ez zioten jaramon egiten, eta bere lana zailtzen zuten. Niri ere ez didate kasurik egin, beraz, zail izan du Aracelik klasea aurrera eramaten. Ume aztoratuenak zigortzen saiatu da, baina alferrik izan da. Hala ere, izan dituzte barealdiak, eta momentu horietan egin dute lan pixka bat. Azken orduan, irakasle berarekin plastika izan dugu, eta okerrera joan da dena. Batetik, irakaslea bera nekatua zegoela igartzen zelako, eta bestetik, umeak emozionaturik ez zirelako geldi egoten; dena kontextoz atereaz. Irakasleak haurrak zigortzeari eta hauei kasurik ez egiteari ekin dio.
Musikakoak aldiz, ez du ahotsa asko altsatu, pazientzia handirik erakutsi ez badu ere. Honek, segituan hartzen zuen umea eta gelatik bota edo beste txoko batean kokatzen zuen; molesta ez zezan. Orokorrean umeak egoki egon dira, baina irakasleari nahikoa lan eman diote bizpairu deabrutxok.
Ondorioz, pazientzia kudeatzeko bi era ikusi ditut: bat, lehertzerarte aguantatzea, eta bestea, lertu baino lehen umeei jarrera desegokia mozten saiatzea. Hala ere, ez dute pazientzia asko izan, agian egun txarra zuten.
Ostirala, Urriak 16:
Gaur, tutorea, Espe ez da eskolan izan, bileraren bat baitzuen. Beraz, irakasleak ordezkapen lanak egin dituzte bere orduetan. Gaurkoan, orokorrean atzo baino hobeto portatu dira umeak, nabari zen aste bukaeraren hurbiltasuna.
Gaurkoan, matematikan betiko gisara txokoetan ariketak egiten aritu dira, eta egoki jardun dute. Hizkuntzan, irakasleak ipuin bat irakurri die umeei, eta ondoren, beren zereginetan hasi dira. Lehen mailakoak B letra minuskulan idazten ikasi dute, batzuei dexente kosta zaie. Zaharrenak, batzuk ipuinak sortzen eta beste batzuk telebista programa lantzen jardun dira.
Azken orduan, tutoretza izan dute, eta Idoiaren gelakoek eta gure gelakoek bideo txiki bat ikusi dute. Bere helburua norbait desberdina izan arren, onartua izateko aukera duela erakustea zen. Baita ez dugula besteen berdina izateko aldatu behar ere, bakoitzan den bezelakoa da; izan ere. Eguna amaitu, eta korrika joan dira, bazuten aste buruaz gozatzeko gogoa.